Zerbitzuak

Material Alokairua

Besaiden, oinarrizko mendiko materiala dago, pioletak, kranpoiak, palak… Mendi irteera bat egin nahi baduzu eta materialik ez baduzu, pasa zaitez Besaidetik asteartetan 19.30-20.30 bitartean eta aloka ezazu behar duzun hori.

Prezioak honakoak dira:

Pioleta: 3€
Kranpoiak: 5€
Pala: 3€
Erraketak: 5€
Fokak: 5€

Bazkideen material beharrak zeintzuk diren ezagutzen ez dugunez, alokairuko material gehiago eduki behar genukeela baderitzozu, adieraziguzu eta batzarrean aztertuko dugu gaia.

Leixargarate Aterpea

Leixargarateko aterpea Aizkorriko parke naturaleko inguru paregabe baten kokatuta dago, Alabita aldamenean hain zuzen ere. Bertan, gure inguruan hain urriak diren pagadiez gozatu ahal izango dugu, baita mendi  ibilaldi ederrez ere. Degurixako zelai paregabeak esku eskura izango ditugu, baita mendi itzuli eder bat eginaz Kurtzeberri, Aitzorrotz edo Elgeako inguruak, eta urrunago Urbia-Aitzgorri ingurua.

Laixargarateko aterpea Besaideko bazkide denen eskura dago nahi duenak erabili dezan. Aterpean 12 pertsonentzako literak, sukalde bat, su baxua, komuna… daude. Aterpea erreserbatzeko, zuzendu Besaideko egoitzara asteartetan 19.30-20.30 bitartean.

Leixargarate Aterpea

Prezioak honakoak dira:

Gastu minimo: 25€
Bazkideak: 8€
Ez bazkideak: 11€
Haurrak (5-12 urte, biak barne): 4€

Animatu zaitez eta pasa familia edo mendi lagun arteko asteburu bat !

Informazio gehiago >>

Liburutegia eta Mapak

Edozein mendi irteeratarako informazioa lortu nahi baduzu, pasa zaitez Besaideko liburutegitik. Bertan EH, Picos de Europa eta Piriniotako mendi mapak eta mendiko ibilbideen liburuak aurkituko dituzu, baita penintsulako beste mendikate batzuetako informazioa, alpetakoa… Bestalde, mendi eskiko, eskaladako eta arroila jaitsieratako liburu gidak ere badaude. Desnivel eta Pyrenaica aldizkariak ere hartu ahal izango dituzu.

Gogoratu, liburutegia Besaideko bazkide denentzat eskaintzen den doako zerbitzu bat dela. Liburutegitik liburuak edo mapak hartzeko eguna asteartetan 19.30-20.30 da.

Nahi duzun liburu, mapa edo gida, Besaideko liburutegian ez baldin badago, jakinarazi liburutegiko arduradunari eta honek interesgarria baderitzo, berau erosiko du.

Partekatu lagunekin: