Historia

Besaide

Besaide Mendizale Elkartea 1957. urtean sortu zen.

Gaur egun, Euskadiko elkarte erakunde garrantzitsuenen eta ospetsuenen artean dago, bai bazkide kopuruei dagokienez, 1850 bazkide inguru, horietatik 967 inguru federatuak, bai kirol jarduera anitzari eta erakargarriari dagokionez.

Natur ekintza eta jardueren sustapena helburu izanik 5 atal edo sail ezberdinez osatzen da: mendi irteeren saila, mendi eski saila, eski alpino saila, mendi bizikleta saila eta espeleologia saila. Sail bakoitzak bere arduradunak ditu eta era autonomo batean dagokien jarduerak antolatu, kudeatu eta gauzatzen ditu.

2017rako sail ezberdinetako 30 bat ekintza antolaturik daude.

Funtzionamendua

Besaide Zuzendaritza Taldeak elkarteko giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak gestionatzen ditu. 9 kidek osatzen dute Zuzendaritza Taldea:

Lehendakaria: Aitor Zubiaga Barrena
Lehendakariordea: Garikoitz Heriz Arana
Diruzaina: Carmelo Bergareche Unamuno
Idazkaria: Amaia Zuazua Rodriguez
Bokala: Roberto Moreno Martinez
Bokala: Ibai Martinez de Trebiño Montero
Bokala: Mikel Nuño Vitoriano
Ordezko bokala: Joseba Zubizarreta Mujika

Urte hasieran Batzar Orokorra egiten da eta bertan Zuzendaritzak aurkezten dituen aurrekontu, ekintza eta igarotako urteko balantze ekonomikoa onartzen dute, hala badagokio, bazkideek.

Jende aurreko arreta zerbitzua astearte eta asteazkenetan izaten da 19:30-tatik 20:30-tara.

Partekatu lagunekin: