Bazkidetza / Federatzea

Bazkidetza

2023.ko Besaide Mendizale Elkarteko bazkide kuotak honako hauek dira:

Haurrak: 7€ (2010/01/01az geroztik jaiotakoak, 13 urtetik beherakoak)
Gazteak: 9€ (2006/01/01 – 2009/12/31 bitartean jaiotakoak, 14-17 urte)
Nagusiak: 14€ (1959/01/01 – 2005/12/31 bitartean jaiotakoak, 18-64 urte)
Nagusiak >65: 14€ (1958/12/31 baino lehenago jaiotakoak)

Besaide bazkidetxartela

Bazkideek Besaideko materiala alokatzeko aukera izango dute. Horrez gain, beherapenak izango dituzte Leixargarateko aterpetxea hartzerako orduan, ekintzetan edo ikastaroetan parte hartzerako orduan eta Formigal, Panticosa, Astun eta Candanchu eski estaziotako forfaitak erosterako orduan.

Federatzea

Federatu lizentzia mendi elkartearen bitartez tramitatzen da.

Bai istripu asegurua eta bai Pyrenaica hiruhilabetekariaren harpidetza dauzka barnean.

Aseguru honek estaldura mota desberdinak ditu:

     · Geografikoak: estaturako, Frantziako eta Andorrako Piriniorako, mundurako eta espedizioetarako. Mailakatuta daude estaldurok, hau da, edozein estaldura geografikok behekoak dauzka barnean. Estaturako estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.

     · Jardueretakoak: oinarrizkoa (ibilaldiak, eskalada, alpinismoa, mendiko eskia, etabar), alpetar eskia, snowa eta mendiko txirrinda edo BTTa. Oinarrizko estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.

Urtarrilaren 1etik abenduaren 31rainoko indarra edo balioa du. Urtea amaitu baino lehen tramitatzea komenigarria da, baina, abuztua ezik, urteko edozein arotan tramita daiteke; beti ere urteko kuota osoa ordaindu behar da.

Adinari dagokion kategoriaren eta aukeratutako estalduraren arabera, kuota desberdinak dira.

2023ko FEDERATU KUOTAK

HEGO EUSKAL HERRIA + ESPAINIAR ESTATUA HEGO EUSKAL HERRIA + ESPAINIAR ESTATUA + PIRINIOAK MUNDIALA
Haurrak 18,62€ 34,45€ 73,55€
Gazteak 23,90€ 39,73€ 78,83€
Nagusiak 82,40€ 98,23€ 137,33€
Nagusiak>65 62,11€ 77,94€ 117,04€
GEHIGARRIAK ALTA LUZAPENA
Espainiar Mendi Fererazioa
(FEDME txartela, refugiotarako)
Haurrak 1,30€ 2,38€
Gazteak 6,09€ 7,17€
Nagusiak 12,99€ 14,07€
Eski alpinoa 32,03€ 33,11€
Snowboard
42,51€ 43,59€
Mendi bizikleta – BTT 17,98€ 19,06€
Espedizioak
(mundialarekin derrigorrez)
1721,28€ 1222,36€
Pyrenaica
(etxe bakoitzean 1 derrigorrez)
8,36€

Haurrak: 2010/01/01az geroztik jaiotakoak, 13 urtetik beherakoak.
Gazteak: 2006/01/01 – 2009/12/31 bitartean jaiotakoak, 14-17 urte bitartekoak.
Nagusiak: 1959/01/01 – 2005/12/31 bitartean jaiotakoak, 18-64 urte bitartekoak.
Nagusiak >65: 1958/12/31 baino lehenago jaiotakoak.

EUSKAL LIZENTZIA nahikoa da Estatu espainoleko pirineotako eta Asturiaseko aterpeetan deskontuak izateko.

PIRINIOAK aukeraren barruan Iparraldeko eta Frantziako Pirinioak, Andorra, Portugal eta Atlas estaldurak sartuta daude.

Pyrenaica (etxe bakoitzean 1 derrigorrez): 8,36€.

Logo Euskal Mendizale Federazioa

Informazio gehiago:

BAZKIDE ETA FEDERATU LIZENTZIA BERRIEN ESKAERA ORRIA

    1. Datu pertsonalak bete:

    2. Besaide M.E.-ko bazkide izan nahi dut: BaiEz

    3. Federatu lizentzia nahi dut: BaiEz

    1. Federatu lizentzia tramitatzeko, Besaide M.E.-ko bazkide izan behar da.

    2. Aukeratu aseguruaren estaldura (*):

    Hego Euskal Herria + Espainiar EstatuaHego Euskal Herria + Espainiar Estatua + PirinioakMundiala

    Oharra: PIRINIOAK aukeraren barruan Iparraldeko eta Frantziako Pirinioak, Andorra, Portugal eta Atlas estaldurak sartuta daude.

    3. Aukeratu gehigarriak:

    · FEDME (refugiotan beherapenak izateko) (*): BaiEz

    · Eski alpinoa (*): BaiEz

    · Snow (*): BaiEz

    · Mendiko bizikleta (*):BaiEz

    · Espedizioak (derrigorrez mundialarekin) (*):BaiEz

    4. Pyrenaica (*):BaiEz
    "EZ": Onuradunaren NAN (letrarekin):

    Oharra: Pyrenaica aldizkariaren harpidetza derrigorrezkoa da, etxean norbaitek dagoeneko jasotzen badu adierazi onuradunaren NAN zenbakia.

    (*) Erabilera baldintzak onartzen ditut.

    (*) Bete beharreko eremua

    Partekatu lagunekin: