Bazkideentzako gutuna

Logo Besaide

Bazkideentzako gutuna

Bazkideentzako gutuna

Arrasaten, 2018ko Azaroan

Kaixo elkarteko bazkide agurgarria:

Zuregana zuzentzen gara garrantzi handia duen gaiarekin.

Datorren urte hasieran zuzendaritza honek bere ibilbidea bukatuko du. Ordezkatuko gaituen taldea osatzeko garaia da.

Herriko ikur den Besaide Mendizale Elkarteak zuzendaritza berria behar du. Historia luze eta handiko elkartea da gurea eta antzeko etorkizuna gura dugu beretzat.

Atzetik datozenei mendizaletasuna ezagutarazteko ezinbesteko tresna da BESAIDE M.E. Mendizaletasuna bere dimentsio guztietan; gozamena, lagunartea, edertasuna, eskuzabaltasuna, bizitza-eskola, gure herriaren ezagutza…

Horretarako hainbat ekintza proposatu izan ditu gure elkarteak, hala nola; Beteranoen irteerak, Mendi irteerak Pirineo eta Picos de Europara, Mondranbike-BTT, Besaide eguna, AIBA!, Eskia, Herri bideen berreskurapena eta Ibilbide berriak, Aterpea erabilgarri, Sagardotegira irteera…

Zerrendatutakoak (edo berriak) aurrera eramango dutenentzako bidelagun eta plataforma moduko bat izango litzateke zuzendaritza.

Beraz, honen inguruan hausnartu dezazun eskatzen dizugu. Beste batzuekin elkarlanean elkarteari eutsi diezaiogun.

Bukatzeko, zuzendaritza berriari laguntzeko gure erabateko konpromisoa adierazten dugu.

Ondo ibili,

Aitor Zubiaga
Karmelo Bergareche
Joseba Zubizarreta
Mikel Nuño
Roberto Moreno
Ekaitz Aranburuzabala
Aitor Urrutia

gutuna euskeraz

gutuna erderaz

 

 

Partekatu lagunekin:

BABESLEAK