Euskara eta natura txirikordatuz: Arrasaten

Agenda kargatzen
  • Ekitaldia hau amaitu da.
martxoa 01 2022

EUSKARA ETA NATURA TXIRIKORDATUZ, ARRASATEN

 

Askotan entzun eta esan izan dugu euskaldunok harreman berezia daukagula naturarekin, gure identitatearen ezaugarrietako bat dela hori. Hala ote? Zer eragin izan du euskaldunok naturarekin daukagun harremanak gure ohituretan, gure hizkuntzan? Zein arrasto utzi du gure ahozko ondarean? Gure kondaira, sinismen, ipuin, hiztegi, kulturan, oro har?

Eñaut Agirre Goia filologoak eta Iñaki Sanz-Azkue biologoak euskarak naturatik jaso duen hori ikertu eta “Gure faunari eta florari begira” liburuan jaso dute. Martxoaren 1ean Arrasaten izango ditugu euren ondorioak azaltzen, 19:00etan eta Kulturaten, Besaide Mendizale elkarteak eta AEDk elkarrekin antolatutako “Euskara eta natura txirikordatuz Arrasaten” hitzaldian.

Partekatu lagunekin:

Informazioa

Data: 1 martxoa
Ordu: 19:00 - 20:30
Ekitaldi mota:

Iruzkin bat egin

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

BABESLEAK